XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horretarako beharrezkoa gertatzen da pilotaren osasuna ziurtatuko duen ingurua planifikatzea eta, horrenbestez, hasierako diagnosian jarraitu beharreko helburuak hasiera-hasieratik zehaztea, federazio-estamentu eremu desberdinen (Eusko Jaurlaritza-Kultura Saila, Euskadiko Pilota Federazioak, Herrialde desberdinetako Federazioak, Euskal Kirol Institutua, Pilota Klubak, Ikaspilota, etab.en) estrategia bateratua abiapuntutzat hartuta.

Horretarako, helburu orokorrak finkatu beharko dira eta sustapen, antolaketa, plangintza eta orientabide alderdiek norabide amankomuna izan beharko dute.

Ondoren, gaur egungo egoeraren azterketatik abiatuta, lan-arlo desberdinetako bakoitza garatuko dugu.

PILOTAREN HASTAPENA ESKOLAN

Eskolan eman ohi du pertsona batek pilotaren alorrean lehen urratsa eta lehen urrats hau hastapena besterik ez da.

Ez da, beraz, nahitaez espezifikotasun handia eskatu behar den garaia.

Norberaren ezaugarri eta gaitasunen araberako iharduerak aukeratzeko gune aproposa beraz.

Badirudi denok bat gatozela, hasteko, horretan.

Baina zuzentasun hori kontrolatzen edota horretarako neurriak hartzen hasten garenean sortzen dira egonezinak, gatazkak eta sarritan haserreak.

Bestalde, eskolan pilota-ihardueraren kalitatea neurtzea zailagoa da kantitatea neurtzea baino;

hasteko, Administrazio publikoa ez da, jakina, berez gure kirolen zuzentasunari eta egokitasunari buruzko irizpideak ezartzeko gauza.

Horrela inflexioko puntu garrantzitsu baten atarian aurkitzen garela esango nuke.

Era berean, euskal pilota beste gauza askotatik babestu beharrean aurkitzen da eskolan: kultur manipulaziotik; kontsumismotik; eskola bestelako kirolen merkatutzat hartu eta kontrolik gabe inbadituko duten horietatik...

Sarri, gure artean zer gertatzen ari den salatzeak euskal gizarteari eta eskolari bost axola diola ematen du.